XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Estalkiaren aurrekaldeko barneko aldean ez dago deus.
Dotrinaren lehen orrialdean hau dakar tintaz:
.
Aldamenean lagun horren beraren sinadura.
Pean berriz:
.
Orrialde honen goiko aldean lapitzez beste
Orrialdearen beheko aldean eta lapitz beraz
Lehen orri honen atzeko aldean berriz beste lagun baten izena dugu:
Beherago bada gaizki egindako batuketa bat.
Izenbururik gabeko dotrina honek 44 orrialde ditu.
Hauen ondorengo orria erauzirik dagoela dirudi, eta gelditzen den pusketa zuri zuri dago, ezer idatzirik ez duela.
Barne nahiz kanpo deus idatzirik ez duen estalkiaren atzeko aldea baino lehen bada hautsitako beste orri bat, eta bertan irakur daitekeena gaztelaniaz dago.7
eta
eta
Estalkiak arrasto gorri batzu ditu.
Arestian eman ditugun datuen arabera begien bistakoa da soilik dotrinek dakartzaten lekukotasunak baliaturik ezinezko dela egileez deus jakin ahal izatea.
Itxura guztien arabera dotrinetan ageri diren izenak erabiltzaile edo jabeei dagozkie, ez egileei.
Dena den, eta filologiari interesgarri zaionez, esan dezagun, gure uste apalean bederen, dotrinek ageri dituzten hizkuntz ezaugarriak aetzak direla, eta bi dotrinen itzultzaileek Aezkoako hizkera eman zutela funtsean.8
Dotrina hauetan ageri diren hizkuntz ezaugarriez zehazki eta patxadaz idazteko asmorik ez dugu falta, baina oraingo gure hau ez da argitalpena baino; ez dugu gainera honelako testuek dialektologiarako duten garrantzia gutiesteko inolako xederik, hots, polimorfismoen, aldakortasunaren edo
Gaur egun, eta dialektologi kontuetan areago, erabat onartzen da dialektu baten edo testu baten barreneko aldakortasuna ere hizkuntzalaritza orokorraren teoriaren atal bat gehiago dela.
Hona Dees-en hitz zehatzetan paraturik:
.